Un poquito sobre mi....
Aqui teneis mi trayectoria profesional....
No dudeis en mandarme un e-mail para poneros en contacto conmigo...
Podeis hacerme cualquier pregunta y os contestare gustosamente...
Noticias interesantes y novedades, opinion...
Aqui podeis seguir mis ultimas notas de prensa publicadas...
Unos videos sobre diferentes temas que podeis encontrar...
Mis mejores fotografias...

Jabi Luaces Carreño

"Gernika 1-0"

Gernikak Bigarren B mailara igotzeko play off-ak jokatuko ditu

Azken urteetako erronka esku eskura dute gernikarrek, izan ere, 2008an lehiatu zituzten play off-ak azkenengoz.

Gernika futbol taldeak 1-0 irabazi zion Berio-ri bariku arratsaldean. Ikusmin handiko partida zen, eta Urbietan 900 bat zale batu ziren.

Bigarren zatiko 27. minutuan sartu zuen garaipenaren gola Entziondok. Zuzeneko falta jaurtiketan egin zuen gola. Hala ere, etxeko taldeak gol aukera ugari izan zituen.

69 puntugaz Hirugarren mailako sailkapenean bigarrena da Gernika. Portugalete liderrak 72 puntu ditu. Play off postuetan daude baita Getxoko Arenas eta Durango. 67 puntu ditu lehenak, eta durangarrek 61 puntu dituzte, Beasain bosgarrenak bezain beste.

Hortaz, aurtengo denboraldia amaitzeko bi jardunaldiren faltan oraindik ez dago dena erabakita. Gernikarrek lidertza esku eskura daukate, eta ikusteke dago play off-etara sailkatzeko laugarren postu hori zeinek lortzen duen.